Nola Itzuli

Android itzultzen hasi aurretik ondorengo oharrak irakurtzea gomendagarria da.

Alde batetik, komenigarria da Librezale-k eskaintzen dizkigun lan-tresnak erabiltzea. Kontutan izan dagoeneko software asko euskaraz erabili dezakegula (itzulpen-memoriak), beraz bertan erabiltzen diren hitz berdinentzako itzulpen berdina erabiltzea komeni zaigu.

Bestalde, Android-ek XML fitxategien bidez egiten du hizkuntzen lokalizazioa. Fitxategi guzti hauek GlotPress izeneko tresnera igo ditugu, bertatik itzuli eta gero XML fitxategi hoiek berriro exportatu ahal izateko.

Itzultzen hasteko egin behar duzun lehenengo gauza, izena ematea da. Ondoren, zure kontua sortuta duzula, Android itzulpen atalera jo eta sisteman identifikatu. Behin identifikatuta horrelako orri bat ikusiko duzu:

“Android euskaraz” proiektuan sartuta euskaratzeko daukagun guztia ikusiko duzu. Proiektua azpi-proiektuz osatuta dago, Androidek erabiltzen duen egitura berdina jarraituz.

Itzultzen hasteko orduan, nahi duzun proiektua aukeratu dezakezu, lan asko baitago egiteko oraindik. Behin bat aukeratu duzunean horrelako zerbait ikusiko duzu:

proiektu taula

Bertan ikus dezakezu itzulitakoaren portzentaia (%), zenbat dauden itzulita (Translated), zenbat falta diren itzultzeko (Untranslated) eta zenbat itzuli diren baina oraindik ez dauden balidatuta (Waiting).

“Basque” jartzen duen lekuan klikatu eta itzultzen has gaitezke.

itzulpenak

Taularen azpian ikusiko duzuen bezala, lerro berdeak balidatuta daude, horiak balidazioaren zain eta txuriak ez daukate oraindik itzulpenik. Beraz, momentuz txuriz dauden horiek itzultzen hasi.

Beraz, “Double-click to add” jartzen duen lekuan klik bikoitza egin eta zure itzulpena idatzi.

GlotPress-en Berezitasunak

Kontuz Glotpress-ekin, bere berezitasunak dauzka eta:
  1. String (karaktere kate) originalean dauden komatxoak EZ dira itzulpenean jarri behar.
  2. Ezin dira itzulpenak editatu, “Suggest new translation” botoiari ematen diozun bakoitzean itzulpen berri bat proposatzen duzu. Beraz, nahasten bazara, lasai, berri bat sartu eta balidatzaileek kudeatuko dute.
  3. Itzulpen bat proposatzen duzunean, behin gordeta, Glotpress-ek hurrengo itzulpenera bidaltzen dizu automatikoki.
  4. Paginazioa dago, hau da, taularen bukaeran orrialde desberdinen artean nabigatu dezakezu itzuli beharreko hitz guztiak ikusteko.
  5. Filtroak erabili!! Filtroak erabili itzuli gabe dauden string-ak bakarrik ikusteko. Taularen gainean “Untranslated” sakatuz.

Android-en Berezitasunak

Hauek dira kontutan hartu behar dituzun puntuak Android sistemari dagokionez:
  1. Aldagaiak. Kasu batzuetan “%1$d” bezalako karaktereak aurkituko dituzu. Hauek gero aldagai baten baliogatik ordezkatzen dira, beraz zure itzulpenean originalean agertzen diren bezala sartu behar dituzu, baina euskarazko esaldian joango ziren posizioan. Adibidez:
    Gazteleraz (Glotpress-en ikusiko duzuna): “Tiene %1$d años”
    Euskaraz: %1$d urte dauzka
  2. Saiatu maiuskulak eta minuskulak errespetatzen.
  3. Begiratu ea esaldia puntu batez amaitzen den. Gehienetan behar ez bada ere, agertzen bada, ez ahaztu jartzeaz.

Ohiko akats batzuk aipatzearren

Estilo-liburuan gehiago aurkituko badituzue ere hemen batzuk:
  1. Aginduetan aditza ez aurreratzea
  2. Ingelesezko maiuskula-arauak jarraitzea (adib. ‘Berretsi Ekintza’ erabiltzea ‘Confirm Action’erako. Euskaraz ‘Berretsi ekintza’.
  3. Identifikadoreekin marratxoak erabiltzea (‘%s(r)en’ hobe ‘%s-en’ baino)
  4. Siglen deklinabidean marratxoa erabiltzea…

Beste baliabide batzuk
* Software librean egindako itzulpen nagusiak:
http://eu.open-tran.eu/
* Zerrendara bidalitako terminologia:
http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html
* MS Terminologia:
https://www.microsoft.com/Language/en-US/Terminology.aspx
* Euskalbar firefoxerako gehigarria:
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/

Beno ba, prest zaude itzultzen hasteko.
Mila esker zure laguntzagatik!!