Eztabaida foroa

Welcome Guest 

Show/Hide Header

Welcome Guest, posting in this forum requires registration.





Pages: [1]
Author Topic: berbidali / birbidali
Butroe
Hasiberria
Posts: 4
Permalink
Post berbidali / birbidali
on: 2013 April 2, 21:44
Quote

"Berriz bidali" laburtuta, "birbidali" forman zehazten dute kontsulta daitezkeen terminologia bankuek. Horrela ageri da informatikako beste lan batzuetan ere, esaterako, Google Chromen.
Arazoa: BER ala BIR?
Irizpide nagusia: osatzen duen ADITZA bokalez edo kontsonantez hasten den (izenekin ez da horren nabarmena):
berrEgin, berrIdatzi, berrAbiatu, berrAntolatu (?)... (Bokalez? > ber)
birSortu, birLandatu, birZiklatu... (Kontsonantez? > bir)

> Normalean "arau" horrek ondo funtzionatzen du, erreferentzia ona da. Agian, horregatik aukeratu da "birbidali" moldea.

Ordea, bada beste irizpide bat, antza, kontuan hartzen ez dena: egokitzapena. Adibidez, bikote eiteko hitz elkarketetan (seme-alaba...), zein da ordena? Giz-Emak / Emak-Giz?
> Bada, ordena egokitzapenak ezartzen du, alegia zelan egokitzen diren bi terminoak; beste araurik ez dago:
aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak, errege-erreginak / neska-mutilak, izeko-osabak... (alderantziz txarto ezkontzen dira)

Hortaz, BIR ala BER aukeratzean, egokitzapena ere kontuan hartu beharko litzateke. Hots, ahoskatzeko, zelan geratzen da hobeto?

> Nire irizpidea: egokitzapenerako lehenengo letra (kontsonantea/bokala) barik, lehenengo silaba ere kontuan hartu behar da. Eta silaba horretan "i" bokala baldin badago, orduan "bir" ez da ondo egokitzen. Hortaz, BERpiztu bezala, BERbidali naturalagoa da.

> Horregatik, "berbidali" terminoa aukeratu dut testuen orrazketan.

Pages: [1]
Mingle Forum by cartpauj
Version: 1.0.34 ; Page loaded in: 0.021 seconds.