Eztabaida foroa

Welcome Guest 

Show/Hide Header

Welcome Guest, posting in this forum requires registration.





Pages: [1]
Author Topic: Event
Butroe
Hasiberria
Posts: 4
Permalink
Post Event
on: 2013 March 4, 12:34
Quote

Egutegietan, termino garrantzitsua: "event / evento"
Euskararako, proposamen asko (Euskalterm...): "gertaera, gertakizun, jazoera..."

Nire iritziz, ordea, bereizi egin beharko genituzke "suceso" eta "evento".
"Gertaera / jazoera" uste dut euskaldun gehienok "gertatu den zerbait" bezala ulertzen dugula.
"Gertakizuna", ordea, oraindik gertatzekotan dagoen zerbait.

"Evento" hitzarekin "gertatuak" nahiz "gertatuko direnak" adierazten direnez --ez dauka denborazko markarik--, hitz hau oso egokia izan daitekeela deritzot:
GERTAKARIA
Laburbilduz: uste dut ez dugula "gertaera" erabili behar egutegietako "event" hitza itzultzeko; "gertakaria" hitza proposatzen dut horretarako, nahiz eta orain arteko terminologia bankuetan ez agertu horrela.

Pages: [1]
Mingle Forum by cartpauj
Version: 1.0.34 ; Page loaded in: 0.027 seconds.