Lehenego aplikazioak bukatuta!!

Kaixo androideok!

Lehen aplikazioak itzultzea bukatu dugula!! Zorionak hemen lanean ari zareten guztioi! Ikaragarrizko lana ari zarete egiten! Hemen utziko dugu “guztiz” itzulita dauden aplikazioen zerrenda:

  • Calculator
  • Calendar
  • DeskClock
  • Exchange
  • Gallery
  • HTMLViewer
  • KeyChain
  • Music
  • MusicFX
  • Protips
  • SoundRecorder
  • VoiceDialer

“Guztiz” jarri dugu, nahiz eta termino guztiak proposaturik dituzten, balidatzea falta baitira… Orain luzeenetarikoak falta dira, baina ez etsi, egurrean goaz eta!! Bestalde, berriz ere balidatzaileak lortzeko deia egin behar dugu!! Jende gehiago behar dugu mesedez!

Mila miloi esker!

Balidatzaileak behar dira

Kaixo lagun!

Android itzulpen sistema abian dago eta hainbat itzultzaile bildu zaizkigu gurera. Tamalez ordea, itzulpenak zuzendu eta onartuko dituen pertsona adituak behar ditugu!! Mesedez, itzulpenetan edota euskara arloan esperientziarik baldin baduzu, lagundu iezaguzu sistema paregabe hau itzultzen!!

Eman izena blog honetan bertan eta jarri harremanetan @mrm_arrasate-rekin!

Bihotzez, mila esker!!