Azken txanpa

Kaixo lagunok,

Bada denbora ez dugula ezer argitaratu eta ziur gaude proiektuaren nondik norako informazioa edota lortzen ari garen emaitzak ikusteko gogo biziz zaudela. Egia esan proiektua %91 inguruko portzentaian blokeatuta geratu da eta onarpenak berriz, %40an.

Azken txanpa da eta azken ahalegin bat eskatu nahi dizuegu denoi proiektu hau beste fase batera eraman dezagun. Proiektua bera gehiago atzeratu gabe, Googlek lekutxoa egin diezaion eta proiektuaren emaitzak eskuetan ikus ditzagun.

Badakigu, oraindik ere, akats ugari izango dituela eta konpondu eta zuzendu beharreko asko egongo dela. Proiektua probatu eta berarekin benetako kontaktua izan ahala finduko dugulako ustea daukagu. Beraz, falta den %9 eskas hori itzultzen laguntzeko deia luzatu nahi dizugu berriz ere.

Denon artean, lortzen ari gara!!