Balidatzaileak behar dira

Kaixo lagun!

Android itzulpen sistema abian dago eta hainbat itzultzaile bildu zaizkigu gurera. Tamalez ordea, itzulpenak zuzendu eta onartuko dituen pertsona adituak behar ditugu!! Mesedez, itzulpenetan edota euskara arloan esperientziarik baldin baduzu, lagundu iezaguzu sistema paregabe hau itzultzen!!

Eman izena blog honetan bertan eta jarri harremanetan @mrm_arrasate-rekin!

Bihotzez, mila esker!!

Lehen itzulpen eta probak

Aupa lagunok! Dagoeneko ekin diogu android sistemako nukleoko zenbait aplikazio erraz itzultzeari (Kalkulagailua, Egutegia…). Lehenengo itzulpen eta probak izan dira, hau da, Glotpress itzulpen tresna proban jarri eta martxa hatzeko itzulpenak.

Bestalde, taldeko informatikari batzuek lehenengo konpilazioak egin dituzte euskara barnean duen ROM bat sortzeko. Orain arte onartu diren itzulpen batzuk ikus daitezke beheko irudietan.

Azkenik esan, itzultzaile taldea ez dugula itxiko edo mugatuko. Gure intentzioa itzulpen txukun bat egitea besterik ez da, ez itzultzaile klub bat antolatzea. Barkamena eskatzen diogu gaizki hartu duenari. Horregatik, “pettit-commité” egiteko era horri buelta eman eta beste antolamendu bat pentsatu dugu.

Gauzak honela, itzulpenen funtzionamendua honako hau izango da:

  • Itzultzaile taldea irekia izango da eta edozeinek egin ahal izango ditu proposamenak.
  • Behin, aplikazio edo atal jakin bat osatu ostean “balidatzaile” diren beste pertsonek (pertsona mugatu batzuk alegia) proposamenak onartuko dituzte.
  • Aldian behin Android sistema konpilatu eta egindako itzulpenen itxura nolakoa den begiratuko da.

Beraz, izena ematen duen edonork izango du aukera bere proposamenak egiteko. Android itzultzen lagundu nahi baduzu eman ezazu izena hemen!

Kaixo Androide!

Web berri honen bitartez jakinarazi nahi dizugu, gaurtik aurrera, #androidEuskaraz proiektua martxan jarri dugula euskal komunitate txiki batek. Helburua, Android Jelly Bean 4.1.1. azken bertsioa ahalik eta arinen euskaratua izatea eta itzulpenak google-eko proiektuan txertatu ahal izatea da.

Honekin batera, konpainia ezberdinek beraien Android bertsioak euskaraz jarri ahal izateko aukera eta bete beharra bete dezaten eskatuko dugu.

Proiektua oraingoz behintzat talde txiki bati mugatua dago. Izan ere, itzulpen zehatzago eta txukunagoak lortuko ditugula uste bait dugu “pettit-commité” baten bidez. Hala ere, posible da zuen laguntza ere behar izatea noizbait eta, espero dugu ez diguzula hutsik egingo! ;)

Auzolanean oinarrituriko proiektu honek ilusio handia eragin digu eta ez oso epe luzean beste hainbat proiektu ere abian jartzea espero dugu. Egon adi beraz!!