Lehen emulazio osoa

Kaixo lagunok!!

Hizkuntza fitxategi guztiak formatu egokian jarri ostean, egin dugu lehen emulazio proba!! Honela ikusiko da android euskaraz mugikorretan. Itxura ona duela esan gabe ezin gelditu, ezta? Baina aldi berean, akats batzuk ere topatu ditugu. Hauek string-etan detektatu eta zuzenduko ditugu, pixkanaka. Ia prest dugu dena, kodea gora igotzeko. Ea zuen gustukoak diren irudi hauek!!

device-2013-11-12-164735 device-2013-11-12-164747 device-2013-11-12-164800 device-2013-11-12-164829 device-2013-11-12-164849