Andromatoia online

Kaixo lagunok!

Andromatoira presentzialki bertaratu ezin duzuenontzat online aukera ere jartzea pentsatu dugu! Itzulpenak egiteko erabiliko dugun tresna, online dago eta beraz, lana ondo banatuz gero ez dago inongo arazorik.

Horrela bada, lanak ondo koordinatzeko Google Hangout bat prestatuko dugu bideo konferentzia bidez harremanetan izateko. Zer iruditzen zaizue?

Badaezpada ere, hemen behean uzten dugu izen emate inprimakia. Gogoratu bertaratzen zaretenontzat jan edana egongo dela!!

Andromatoia

Aupa lagunok!

Android itzulpenak direla gora eta behera ibili gara azken hilabeteetan, eta proiektu hau bere puntu kritikora iritsi dela uste dugu.

Proiektu honen bultzatzaileok, bakarrik ezin dugula hau aurrera eraman ikusita, “Andromatoia” itzulpen maratoi bat prestatu dugu. Denon artean, CodeSyntax-eko bulogoetan elkartu eta azken sprint-a egingo dugu. Aukera paregabea izango da, itzultzen aritu garen guztiok elkar ezagutu eta sistema eragile honen azken esaldiak elkarrekin itzuli ostean ospakizun txiki bat egin ahal izateko.

Andromatoia, datorren asteko ostiralean izango da, hilak 12 arratsaldeko 15tatik hasita CodeSyntax-eko bulegoetan. Bertaratzea pentsatzen baduzue, aurrez abisua pasatzeko idatzi androideuskaraz@gmail.com helbidera edo jarri kontaktuan gure twitter kontuan. Ez galdu beraz euskal komunitateko jende berria ezagutu eta arratsalde polit bat igarotzeko parada hau! Animatu, jateko zerbait ere ez da faltako!

Ondo izan eta mila esker guztiagatik!

Eguneraketa: Izen emate orri bat prestatu dugu parte hartu nahi duenarentzat. Online parte hartzeko aukera ere jarri dugu.