Bostgarren saria sei@2012 sarietan!!

Aupa lagunok!!

Oraindik itzulpenekin bagaude ere, dagoeneko saria jaso dugu!! Durangoko #azoka47 dela eta Joxe Rojasek, Teknopataren txokoaren eskutik banaturiko sei@2012 sarietatik 5. postua lortu dugu alajaina!

28 proposamenetatik 6 sarituenen artean 5. postua izan zen gurea, hain zuzen ere. Lehenengo postua #twitterEuskaraz ekimena izan zen eta hemendik @larbelaitz-i eta twitter euskaratzen ibili zineten guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Zorionak guztioi!!

 

Hona hemen Euskadi irratian Joxe Rojasi eginiko elkarrizketa:

Mila esker guztioi eta animo itzulpenekin!!