Kaixo Androide!

Web berri honen bitartez jakinarazi nahi dizugu, gaurtik aurrera, #androidEuskaraz proiektua martxan jarri dugula euskal komunitate txiki batek. Helburua, Android Jelly Bean 4.1.1. azken bertsioa ahalik eta arinen euskaratua izatea eta itzulpenak google-eko proiektuan txertatu ahal izatea da.

Honekin batera, konpainia ezberdinek beraien Android bertsioak euskaraz jarri ahal izateko aukera eta bete beharra bete dezaten eskatuko dugu.

Proiektua oraingoz behintzat talde txiki bati mugatua dago. Izan ere, itzulpen zehatzago eta txukunagoak lortuko ditugula uste bait dugu “pettit-commité” baten bidez. Hala ere, posible da zuen laguntza ere behar izatea noizbait eta, espero dugu ez diguzula hutsik egingo! ;)

Auzolanean oinarrituriko proiektu honek ilusio handia eragin digu eta ez oso epe luzean beste hainbat proiektu ere abian jartzea espero dugu. Egon adi beraz!!